Daily Archives: 2026ko ekainaren 1-a

Albiste bikaina izan zen Abadiño BHIko DBH1eko TXIMITXANGAK taldea 2025-2026ko Liburu Gaztea booktrailer lehiaketako finalisten artean sailkatu zela jakitea. Lehenengo ebaluazioan, DBHko 1. mailako ikasleek Artxipelagoa komiki-liburua irakurri eta landu zuten Euskara eta Literatura ikasgaian. Irakurketaren eta literatur tertulien ostean, ikasleek liburuaren booktrailerra sortu zuten, sormena, lankidetza eta ilusioa uztartuz. 
Irakurri gehiago Leer más
Loading