Beste Intereseko Informazioa
Ekintza Osagarriak
Jarduera osagarriak
Mintegietatik proposatutako irteera eta saio bereziak dira. Kurtsoan zehar eta dagozkion momentuan mintegietatik proposatu eta antolatzen dira (antzerkiak, bisita gidatuak, erakusketak,…..).
Ebaluaziorako baliagarriak dira, eta edozein klase ordu bezala derrigorrez parte hartu beharrekoak.
Eskolaz kanpoko ekintzak
Ekintza hauek ikasleen arteko harremanak hobetzea eta indartzea dute helburu; era berean, ez-ohikoak diren ekintzak egitea eta bultzatzea da irteera hauen asmoa. Guraso elkarteko diru laguntza jasotzen dute eta egiten direnean ordaindu beharrekoak dira: Eski irteera, Ikas bidaia, etab.
OHARRA: Irteeretan, AG30eko ekintzetan,… argazkiak ateratzen ditugu eta ondoren Institutuko web orrialdean, aukeratutako batzuk argitaratzen dira. Ekintza honetan, familiaren batek eragozpenak ikusten baditu, Zuzendaritzan adierazi.