BAT taldea: Elkarbizitza Behatokia
Zer da Bat Taldea?
BIZIKIDETZAREN ALDEKO TALDEA
Ikastetxeko ekimen bat da eta bizikidetza positiboa eta indarkeria kasuen aurrean
tolerantzia zero duen espazio segurua eraikitzea du helburu.
Zer egiten du Bat Taldeak?
- Edozein motatako indarkeria eta jokabide suizida kasuetan detekzio, ebaluazio eta esku-hartze prozesua koordinatzea.
- Bizikidetza positiboa sustatu prebentzioaren bidez
- Familiekin eta komunitatearekin komunikazioa eta koordinazioa
Nortzuk dira bat taldearen kideak?
- Zuzendaria
- Ikasketaburua
- Orientatzaileak:
- Nerea
- Ixone T.
- Irakasleak:
- Ixone Z.
- Mila (Hezkidetza)
- Bittor
- Ines (Alain)
Zer egin zure ikaskide edo laguna jazarpena jasaten ari dela uste baduzu?
- Jakinarazi edota laguntza eskatu ikastetxeko irakasle edo langileren bati
- Bat taldeko emailera idatzi: bat_taldea@abadinoinsti.net
- Arnas gune aurrean dagoen postontzian mezua utzi
Ezer egin gabe egoteak konplize bihurtzen zaitu!
Zer da jazarpena edo bullying-a?
Ikasle bat biktima bihurtzen da beste ikasle batek edo batzuek gauzatutako ekintza negatiboak pairatzen dituenean, behin eta berriro eta denbora jakin batean zehar.
Gatazkatik desberdintzeko… Jazarpenak:
- Botere desoreka, menpekotasuna
- Mina egiteko intentzioa
- Pertsonalizazioa
- Denboran zehar errepikatzea
Beste laguntza batzuk: