Bizikasi Proiektua
Bizikasi proiektua bizikidetza positiboan oinarritzen den heinean, eskola-bizitza egituratzeko ardatza da. Bizikidetza positibotzat hartzen ditugu errespetuan, hezkuntzan, lankidetzan, integrazioan, parte-hartzean eta erantzukizunean oinarritutako harreman osasungarriak. Horrela, eskola-bizitzak zentzu akademiko hutsetik haragoko zentzua hartzen du, eta, ondorioz, ikastetxea hezkuntza-komunitatearen bizitzako beste eremu batzuekin konektatzen da, hala nola sozialarekin, herritarrarekin, pertsonalarekin eta abarrekin. Proiektuaren helburuetako bat eskola-jazarpena probenitzea da, eskola-jazarpena bizikidetza positiboarekin zerikusirik ez duten botere-harreman desorekatu eta kaltegarrietan oinarritzen baita.
Proiektuaren beste helburu batzuk honako hauek dira:
- Ikasleei heldutasunerako prozesuan laguntzea.
- Gatazkak gizalegez eta modu baketsuan kudeatzea.
- Berdinen arteko tutoretzak sustatzea eta sistematizatzea.
- Ikasleek eskola-bizitzan parte har dezaten sustatzea.
- Ikasleen autonomia sustatzea, beren adinarekin bat datozen erantzukizunak beren gain hartzeko.
Azken batean, Bizikasi proiektuak ikastetxea bizikidetza positiborako gune bihurtzen du, hau da, ikasleak bere erantzukizun sozial eta giza legezkoaz jabetzen hasteko erreferentzia-lekua da ikastetxea.
ARDURADUNA:
Marta Lopez de Mendoza