Aurkezpena

Abadiño Institutua

Presentación

Aurkezpena

D ereduko ikastetxe publikoa gara, 12-16 urte bitarteko ikasleentzat. Abadiño herrian dago kokatuta, Matiena auzoan eta Abadiñoko auzo guztiak barne hartzen ditugu: Olondo, Mendiola, Muntsaratz, Zelaieta, Gaztelua, Astola, Gerediaga, Matiena…

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburua da ikasleek kulturaren oinarrizko elementuak eskura ditzaten lortzea, batez ere alderdi humanistiko, artistiko, zientifiko eta teknologikoei dagokienez; horietan ikasketa- eta lan-ohiturak garatzea eta finkatzea; ondorengo ikasketetan sartzeko eta laneratzeko prestatzea, eta herritar gisa dituzten eskubideak eta betebeharrak gauzatzeko prestatzea. (1105/2014 Errege Dekretua, abenduaren 26koa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren eta Batxilergoaren oinarrizko curriculuma ezartzen duena).

Gure web-orriak, institutuari buruzko informazio interesgarria emateaz gain, eskola-bizitzaren esparru guztiak islatzen dituen erakusleiho izan nahi du.

Argazkien Galeria:

Loading