Garraioa
Garraioa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak kudeatzen duen zerbitzua da, ikasteetxeko behar duten ikasleentzat. Garraio zerbitzuaren eskubidea izateko baldintzak, honako hauek dira:
- DBHko 1. eta 2. maila: Ikastetxetik 2 km baino urrunago bizi.
- DBHko 3. eta 4. maila: Ikastetxetik 4 km baino urrunago bizi.
Autobus kopurua eta ibilbidea Hezkuntza Sailak erabakitzen du. Garraio eskubidea izatekotan baina ibilbidetik urrun bizi diren kasuetan, banakako laguntza izateko aukera dago.
Garraioari dagokion denbora ikastetxeko bizikidetzaren luzapena da; beraz, ibilbidean zehar egindako diziplinazko hutsegiteek eskola-orduetan egindako hutsegiteen balio bera izango dute.