Ekainaren 11n 3.mailako ikasle talde batekin EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko laborategira joan ginen Inma Unzuetaren eskutik. Laborategietan egindako lanetan, besteak beste, aldameneko hondartzen ondarra aztertu genuen. Anterior Siguiente
Irakurri gehiago
Leer más
Ekainaren 18an frontoian 4.mailako agurra ekitaldia ospatu genuen. Horretan hainbat ikaslek hartu zuten parte beraien gaitasun artistikoak agerian utziz. Horren ondoren, tutoreek orlen banaketa egin zuten. Emozioz betetako agurra izan zen lau urteetako ibilbide horretan sustatu diren harreman estuagatik. Hemendik aurrera, Abadiño BHI-z ez ahaztea eta aurrekoen moduan bisitan etortzea …
Irakurri gehiago
Leer más
Maiatzaren bigarren hamabostaldian BAT taldeak martxan jarri zuen logoen lehiaketa bat. Irabazlea 4.mailako Nahia Curiel izan da. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Anterior Siguiente
Irakurri gehiago
Leer más
Albiste bikaina izan zen Abadiño BHIko DBH1eko TXIMITXANGAK taldea 2025-2026ko Liburu Gaztea booktrailer lehiaketako finalisten artean sailkatu zela jakitea. Lehenengo ebaluazioan, DBHko 1. mailako ikasleek Artxipelagoa komiki-liburua irakurri eta landu zuten Euskara eta Literatura ikasgaian. Irakurketaren eta literatur tertulien ostean, ikasleek liburuaren booktrailerra sortu zuten, sormena, lankidetza eta ilusioa uztartuz. …
Irakurri gehiago
Leer más


