
“Xoro” Guraso Elkartea
E-posta: ampaxoro@gmail.com
Telefonoa/Whatsapp: 650 807 547
Abadiñoko Institutuko ikasleen guraso elkartea irabazi-asmorik gabeko elkartea da, institutuko familia guztiei irekia. Gure helburua gure seme-alaben prestakuntzan laguntzea, ikastetxea eta familiak elkartzeko gunea izatea, bai eta aholkularitza-tokia eta guztion proposamenak bideratzeko tresna izatea da.
Elkartean parte hartzera eta zuen ideiak partekatzera animatzen zaituztegu!!
Gure espazioa Institutuaren eraikineko beheko solairuan dago, eta edozein iradokizun, mezu edo galdera egin dezakezue gure helbide elektronikoan edo gure telefono/WhatsApp bidez.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Covid19.arekin dugun egoera dela eta, 2020/21 ikasturtean ezin izan da jarduerarik egin, baina 2021/22 ikasturteari begira, pixkanaka zenbait jarduera berreskuratzen hastea espero dugu.
Une honetan, ezin dugu ezer aurreratu, baina antolatzen dugun guztiaren berri emango dizuegu.
LAGUNTZA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUA
Ikasturte honetan, aurreko urteetan bezala eta Elkarteak kontratatuta, laguntza psikologikorako zerbitzua dugu (asteazkena eta ostirala 14: 30-16: 30). Zerbitzua urrian hasi eta ekainean amaitzen da, ikasturtearekin batera. Interesa duten familiek ikastetxeko orientatzailearekin harremanetan jarri behar dute tutorearen bidez.
IKASTETXEKO ZUZENDARITZA-TALDEAREKIN LANKIDETZA
- Ikastetxeko zuzendaritzarekin modu sistematikoan biltzen gara, hainbat gai jorratzeko:
- Guraso Elkarteak edo Zuzendaritzak planteatutako jarduerak
- Eskolaz kanpoko eta arreta psikologikorako guneak eta plana antolatzea
- Diru-laguntzak
- Gatazkak konpontzeko foroa
- Eskola-garraioa
BESTE JARDUERA BATZUK
- Ikasle eta familientzako hitzaldiak eta prestakuntzak antolatzea
- Udalak 2. zikloko ikasleentzat ematen duen eskola-garraiorako diru-laguntzaren kudeaketa
- Ikasleentzako opariak: pen-drive 1. mailan, maskara higienikoak, …
- Ikasturte amaierako orla 4. mailan
- Ikasturtearen amaierako jaiaren antolatzea
- 4. mailako ikasleei laguntza, ikasketa-bidaiari begira
- …