AGENDA 2030
Programak kudeaketa arduratsua eta jasangarria bultzatzen du, bai ikastetxeko zentroan, bai udalerrian, baliabideak, erabilitako materialak, energia, hondakinak eta abar modu egokian erabiltzeko asmoz.
Normalkuntza Proiektua
Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daudenez, normalkuntza proiektuaren bidez, ikasleak elebidun oso bihurtzea dugu helburu. Haien komunikazio gaitasuna osotasunez garatu nahi dugu, bai ahoz zein idatziz, “belarri prest” izatetik, “aho bizi” izatera pasatuz.
Hezkidetza
Hezkidetza generotik kanpo egiten den hezkuntza da, hau da, rolak eta estereotipoak alde batera utzita heztea da. Eskolak berdintasunean oinarritutako sozializazioa bermatu behar du eta pertsonen garapen integrala ahalbidetu, identitate guztiak errespetatuz.

Berebizikoa da elikadura, burujabetza eta kontsumo arduratsua txikitatik lantzea, batez ere gazteen artean ingurumenarekiko errespetua eta jarrera ekintzaileak bultzatu nahi baditugu. Hori dela eta, aurten 2020-2021 ikasturteari begira ortua proiektua aurrera eramaten jarraituko dugu.
Bizikasi Proiektua
Bizikasi proiektua bizikidetza positiboan oinarritzen den heinean, eskola-bizitza egituratzeko ardatza da. Bizikidetza positibotzat hartzen ditugu errespetuan, hezkuntzan, lankidetzan, integrazioan, parte-hartzean eta erantzukizunean oinarritutako harreman osasungarriak.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Curabitur rutrum tellus sit amet tincidunt commodo. Nulla ac egestas nisi, a auctor justo.