
Gurasoen Gutuna
Kaixo guztioi!
Gutun honen bitartez jakinarazten dizuegu zuen seme-alaben lehenengo eguna irailaren 8a izango dela. Egun horretan aurkezpena baino ez dute izango ordutegi hauetan:
- 10:00etan: 1.DBH
- 10:30ean: 2.DBH
- 11:00etan: 3.DBH
- 11:30ean: 4.DBH
Irailaren 9tik aurrera ohiko eskola eta ordutegiarekin hasiko ginateke. Jantoki zerbitzua beraz, egun horretatik aurrera eskainiko dugu.
Sarrera eta irteeren ordena bermatzeko asmoz, aurtengo txandekin jarraituko dugu:
- 8:20ean: autobuseko 1.txanda
- 8:25ean: 3. eta 4.mailak
- 8:30ean: 1.m eta 2.mailak eta autobuseko 2.txanda
Ikasle guztiak (autobuseko 2.txandakoak izan ezik) 14:30ean irtengo dira.
- 1. zikloko ikasleak ate nagusitik sartuko dira eta 2.ziklokoak alboko atetik.
Honekin batera familien aurkezpen bilerak jakinarazten dizkizuegu:
- Irailaren 21ean arratsaldeko 18:30ean DBH-ko maila guztiak baina bakoitzari dagokion tutoretzan.
Autobusa erabili behar duzuen ikasleontzat (1.zikloa) jakin dezazuela aurtengo moduan 8:00etan Muntsaratzetik irtengo dela autobusa, buelta bi eman auzoetatik eta gutxi-gora behera Zelaietatik 8:15ean pasako dela.
Bestelako informazioa web orrialdean igotzen joango gara irailaren hasieran zehar.