EUSKALDUNA JAUREGIRA BISITA
Comments are closed.
Atzo, azaroaren 19an, DBHko 4. mailako Musika eta Arte Eszenikoetako ikasleek Euskalduna Jauregia bisitatu zuten. ABAO Bilbao Operaren programa didaktikoaren barruan, opera bat eszenaratzeko dagoen antolaketa gertutik ezagutu zuten: jostundegia, aldagelak, entsegu-aretoak eta agertoki nagusia ikusteko aukera izan zuten. Gainera, Sevillako bizargina operaren dekoratua muntatuta zegoen jada eszenatokian.
Horrez gain, joan den ostiralean, 2. mailako ikasleek hitzaldi didaktikoa jaso zuten ikastetxeko liburutegian, opera-denboraldiaren eta ekoizpenaren alderdi tekniko eta artistikoak ezagutzeko.
Siguiente
Hurrengoa
Hemen aurkituko gaituzu:
Harremanetarako moduak: