DBH-KO 4.MAILAKOEN AGURRA

NoticiasAlbisteak

DBH-ko 4.mailakoen agurra

DBH-KO 4.MAILAKOEN AGURRA

Ekainaren 20an, eguerdiko 12:15ean Errota Kultur Etxean gure 2019-2023 promozioari agurra eman genion. Beraiek ezin hobeto prestatutako ekitaldi horretan gure Abadiño institutuko gazteriaz harro sentitu ginen.

Ekitaldiaren sarreran Ekain eta Alexek ikasturte hauetan beraien ibilbidean jasotako laguntza eskertuz, ekitaldiari hasiera eman genion. Aneren kitarra eta ahotsaz gozatzen hasi ginen gero Maialen eta Uxueren ahots gozoetara pasatzeko. Jarraian ezin falta aurresku bat eta ondoren, hainbat koreografiek jesarlekuetan dantzan ipini gintuzten.

Lau Teilatu kanta batera abestu eta orlen banaketara pasatu zinen Ampaxoro Guraso Elkarteari esker. Bukaeran ezin faltatu ikasketabidaiko bideoa. Irteeran ikasleek detaile handiz prestatutako PhotoCall-ean amaitu ginen.

Mikel Urrutiak, alkate berriak, nahi izan zuen ere, orain arte bere ikasleak izan direnak agurtzea.

Ekitaldi hunkigarria, hainbat negar antzematu ziren poztazunaren ondorioz. Gazteak pozik, titulua eskuratuta, gu beraietaz harro eta betiko izango ditugu gure oroitzamenean. Eskerrik asko eta zorte on guztioi!!

Siguiente

Hurrengoa

Comments are closed.
Loading