Ekainak 14, “Don’t be Dummy” bide-hezkuntza programa aurkeztuko da

NoticiasAlbisteak

Ekainak 14, “Don’t be Dummy” bide-hezkuntza programa aurkeztuko da

Dakizuen bezala, datorren asteartean, ekainak 14, “Don’t be Dummy” bide-hezkuntza programa zuen zentroko gazteen aurrean aurkeztera, eguerdiko 12:00etan, Abadiñoko Errota kultur etxean.

Zuekin kontaktuan jartzen gara ekitaldi honen gogorapena egiteko; era berean, zuen webgune, sare sozial eta bestelakoetan albistea zabal dezazuen eska nahi dizuegu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltariek trafiko-istripuak prebenitzeko helburua daukate eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude. Jaurlaritzako kanpaina honetan, 15 eta 20 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte.

Bestalde, ekitaldian zehar bi lagunek testigantza pertsonalak kontatuko dituzte: Lander San Anton (suhiltzailea) eta Alaitz Arbilla (bizkarrezur-muineko lesioa duen neska). Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez gazteen barnea mugitzea lortzen da; bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute.

Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 60 udalerritan egon da programa eta dagoeneko 153 saio burutu dira, horietan 161ikastetxe ezberdinek hartu dutelarik parte. Orotara, 30.000 ikusletik gora eduki ditu “Don’t be Dummy” programak eta 90 lekuko ausartu dira beraien esperientzia pertsonala kontatzera. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu “Don’t be Dummy” web orrian. Jarraian, “Don’t be Dummy” ekitaldien laburpen bideo bat uzten dizuegu:

 

“Don’t be Dummy” dossier-a deskargatu

Anterior

Aurrekoa

Comments are closed.
Loading