
ASTEKLIMA
Klima aldaketaren aurkako jarrera sustatzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak Asteklima izeneko deialdia jarri du martxan. Aurten, Abadiño BHIkook ere, Abadiñoko Udalaren laguntzaz, bertan parte hartuko dugu.
Honetarako, Lurlab kanpo eragilearen bitartekaritzaz, gure herrian fenomeno honek eragindako kalte zuzenetariko bat aztertuko dugu: saguzaharren habitataren aldaketa.
Ugaztun honek kutsadura luminikoa eta akustikoaren eraginez herriguneetatik kanpora mugitu behar izan du. Horregatik geroz eta gutxiago ikus ditzakegu herriguneetan.
Ikastetxean
- Eskola mailan klima aldaketari buruzko gogoeta bat egingo dugu.
- 3. mailan saguzaharrentzat etxeak eraikiko ditugu.
Herri mailako jarduerak
- ASTEARTEA, 26
Hitzaldia, Goiener (Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba)
Non: Txanporta Kultur Elkartean
Noiz: 18:30etan - LARUNBATA, 30
Aditu batek gidatuta partehartzaileek herrian zehar ikastetxean egindako etxeak kokatuko dituzte. Animatu eta parte hartu!
Non: Abadiñoko Institutuan
Noiz: 9:30etan
Dinamizatzailea: Lurlab.org
Antolatzaileak: Abadiño BHI eta Abadiñoko Udala
Comments are closed.