ABADIÑO BHIKO DBH 1EKO IKASLEAK LIBURU GAZTEA BOOKTRAILER-LEHIAKETAKO IRABAZLE
Liburu bat, erronka bat, sari bat. Liburua, Martin eta Xabier Etxeberria anaien Artxipelagoa (Elkar, 2023); erronka, istorioa aurkezteko eta goraipatzeko booktrailerra sortzea; saria, abentura-txango zirraragarri bat eta 250 euro mando liburuak eta diskoak erosteko. Bada, 2024-2025 ikasturteko edizioan, Abadiño BHIko talde bi (ALEIJUO eta MIKA) heldu dira Bizkaiko finalera, Lauaxeta ikastolako Taupadak taldearekin batera, eta ALEIJUO taldeak lortu du sari nagusia DBH1-2 atalean.

Ekainaren 3an izan zen sari-banaketa Bilboko Azkuna Zentroan, eta orduantxe, hantxe bertan, jakin zuten Alaia Martinez, Eider Garaizabal, Julen Herbella eta Oihan Antxia abadiñarrek eurak izan direla aurtengo garaileak. Ainhoa Etxebarria ondarroar aurkezleak gidatu zuen ekitaldia, eta Mireia Delgado durangarrak (Liburu Gaztea hautaketa-batzordeko kidea) eman zien saria gaztetxo sortzaileei. Hona hemen epaimahaiaren iritzia: “Osatuena iruditu zaigu: azalpena, galdera tentagarriak… Gidoia dinamikoa da eta tentsioa mantentzen du. Edizio txukuna dauka eta antzezpen-lan handia. Zorionak!”.
Comments are closed.