60 MILIOI URTEKO HISTORIA AZALERATUTA
Comments are closed.
Adituek diote Euskal Herriko flysch-a (“irristatu” edo “jariatu”, alemanieraz) mirari geologiko bat dela. Izan ere, Pirinioetako mendilerroaren sorrerarekin batera tolestu eta azaleratu zen egitura honetan duela 110-55 milioi urte arteko gertakarien inguruko informazioa dago gordeta, hala nola, itsas-mailaren gorabeherak, klima-aldaketak, ardatz magnetikoaren aldaketak, garai hartako izaki bizidunen aztarnak (fosilak) etabar.
Martxoaren 5ean Abadiño BHI-ko DBH 1. mailako ikaslegoak Zumaiako flysch-a eta Algorriko marearteko ekosistema ezagutu genituen, Algorri interpretazio-zentroko langileen bisita gidatuaren laguntzarekin. Marearteko ekosistemaren ezaugarri nagusiak (hala nola, babestutako gunearen garrantzia eta etengabeko itsas-mailaren aldaketak) eta bertako aniztasun biologikoa aztertu zituzten ikasleek.
Siguiente
Hurrengoa
Hemen aurkituko gaituzu:
Harremanetarako moduak: