Nuestros alumnos han estado investigando el material histórico de lo los milicianos vascos con Aranzadi

NoticiasAlbisteak

Nuestros alumnos han estado investigando el material histórico de lo los milicianos vascos con Aranzadi


Ezohikoa da Aranzadi Zientzia Elkarte prestigiotsuaren ikerlanetan adin tarte hain txikiko lan-taldeak parte hartzea. DBHko 4. mailako 10 ikaslek hartu dute parte, eta pozarren itzuli dira esperientziatik. Gerra garaiko euskal milizianoen materiala txukuntzen eta garbitzen aritu dira.

Abadiñoko institutuko ikasleek Aranzadi Zientzia Elkartearen ikerlan batean parte hartu dute. DBHko laugarren mailako hamar neska-mutil zientzia elkarteko kideekin aritu dira beharrean, Aranzadik Donostian duen laborategian. Ikasleek memoria historikoa berreskuratzeko ikerketetako batean parte hartu zuten atzo. Hain zuzen ere, gerrako gudari euskaldunen objektuak eta arrastoak garbitzen, txukuntzen eta katalogatzen.

Jokin Leniz historia irakaslea da Abadiñoko institutuan. Azaldu duenez, “Aranzadiko kideek ikerketa aurrera eramateko boluntarioak behar zituzten”. Eta hori ikusirik, Lenizek berak proposatu zien Aranzadiko kideei DBHko ikasleak boluntario lanetan aritzeko aukera. “Beso zabalik hartu zuten proposamena”, dio irakasleak. “Institutuko zuzendaritzak bitan pentsatu barik erabaki zuen txangorako autobusa ipintzea. Eta ikasleak hor aritu ziren atzo, objektuak garbitzen, txukuntzen, ikerketa ixten. Balazorroak arakatu dituzte, bolbora arrastoak kendu, latak, granada zatiak garbitu,… denetarik egin dute”. Lenizen berbetan, Eusko Gudarostearen garaiko lerro defentsiboetan agertutako materiala txukuntzen aritu dira.

Umeak eta gurasoak, “pozarren”

Historia irakasleak boluntariotza lanaren balantze positiboa egin du. “Gurasoek esan didate umeak oso pozik itzuli direla txangotik. Zirraratuta bezala daudela. Askok institutura deitu dute eskerrak emateko”, dio. Bestalde, Lenizek azpimarratu du “lehenengo aldia” dela adin tarte hain baxuko boluntario talde batek Aranzadiren ikerlan batean parte hartzen duela. “Normalean unibertsitateko ikasleek parte hartu ohi dute. Gradukoek, graduondokoek. Helduek ere bai. Baina ez da batere ohikoa DBHko ikasleek parte hartzea”, dio. Irakasleak jakinarazi duenez, umeak ez ziren txangotik esku hutsik bueltatu. Aranzadiko kideek liburuak partekatu zituzten ikasleekin.

Comments are closed.
Loading