Hemen zaude: Abadiñoko Institutua / Zerbitzuak
EUSKERA     CASTELLANO

Zerbitzuak

Zentruak eskaintzen dituen zerbitzuak:

Administrazioa

Gai administratiboen inguruan, arreta zuzena eskaintzeko gunea dugu idazkaritza. Era berean irakasle batekin hitz egiteko interesaturik egonez gero, ezinezkoa izan delako harremanetan jartzea ohar idatziaz edo agenda erabiliz, utzi mezua idazkariari.

ORDUTEGIA:

  • Astelehena, asteartea eta osteguna: 9:00 - 13:00 eta 14:30 - 16:30.
  • Asteazkena eta ostirala: 9:00 - 14:00.

TELEFONOA: 946203188

FAXA: 946462186

MATRIKULAZIOA:
Hurrengo ikasturteko (2015-2016) matrikulazioa uztailean izango da. Ekainean, ikasleek, azken nota boletinarekin batera, matrikula egiteko dokumentazioa jasoko dute
  • Datu pertsonalak
  • NANaren fotokopia
  • Jarduera osagarrietarako baimena
  • Kuoten ordainagiria
  • Liburu solidarioaren programaren dokumentazioa (1. eta 2. maila)

TESTU LIBURUEN PROGRAMA SOLIDARIOA (1. eta 2. mailan):

Borondatezko aukera da; beraz, programa honetan parte hartu nahi ez dutenek UKO egin beharko diote matrikulazio aldia baino lehen.

Asegurua

Ikasleek institutoan istripurik izanez gero, mediku asistentzia ziurtatuta dago. Prozedura hau jarraitzen da.

1.- Gurasoekin harremanetan jarri

2.- Oso larria bada, larrialdietara deitu (112)

3.- Ez bada oso larria

  • 1go ziklokoa bada anbulategira eraman

  • 2.ziklokoa bada, GANE Zentro Medikura eraman (Zornotza) (946730404)

Garraioa

Garraioa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak kudeatzen duen zerbitzua da, ikasteetxeko behar duten ikasleentzat. Garraio zerbitzuaren eskubidea izateko baldintzak, honako hauek dira:

  • DBHko 1. eta 2. maila: Ikastetxetik 2 km baino urrunago bizi.
  • DBHko 3. eta 4. maila: Ikastetxetik 4 km baino urrunago bizi.


Autobus kopurua eta ibilbidea Hezkuntza Sailak erabakitzen du. Garraio eskubidea izatekotan baina ibilbidetik urrun bizi diren kasuetan, banakako laguntza izateko aukera dago.

Jantokia

Ordutegia:

  • Astelehenetan, asteartetan eta ostegunetan: 13:45etatik 14:30etara.
  • Asteazkenetan eta ostiraletan: 14:00etatik 14:30etara


Zerbitzuaren prezioak ondorengoak dira:

  • Eguneroko erabiltzailea: 4,60 €
  • Erabiltzaile garraiodunak: 3,30 €
  • Aldizko erabiltzailea: 5,20 €

Noiz-behinkako jantokiko zerbitzuaz baliatzeko 48 ordu lehenago 946814775 telefonora deitu behar da.


JANTOKIKO ARAUAK:

Jangelan edo jantokiko zaintzapeko orduetan egindako diziplina hutsegite edo faltek, eskola orduetan egindakoen balio bera izango dute.

Jantokiko hutsegiteak, aldez aurretik komunikatu behar dira, eta edozein kasutan ere, hutsegite hori jantokiko arduradunari justifikatu.


Liburutegia

Astelehen, astearte eta ostegun eguerdietan 13:00etatik 13:45etara liburutegia zabalik egongo da.

Bertan lanak egin, entziklopediak kontsultatu, ordenagailuan egin beharreko lanak, irakurri,... egin daiteke.

Abadiñoko Institutua


Trañaetxoste Kalea, 10
48220 - ABADIÑO
Telefonoak: 946 203 188
Faxa: 946 203 188

info@iesabadinobhi.com
© 2014. Abadiño BHI. LEGAL OHARRA