Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO

Albiste osoa


08/10/2020. Denontzat

BEKAK 2020-2021


Urriaren 9tik azaroaren 9ra bitartean 2020/2021 ikasturterako  ikasketa-beka eskatzeko epea irekitzen dela jakinarazten dizuegu. COVID 19-k sortu duen egoera dela eta, jende pilaketak ekiditzeko online egiteko aukera lehenetsiko da.

 AURREKO IKASTURTEETAKO BEKA ESKATZAILEAK:

 Beka eskatzaileen aurre inprimakiak jasoko dituzue

 Errebisatu eta bertan dagoen kodigoa erabiliz online bidali ditzakezue. Bestela, sinatu eta zuen seme-alabekin ikastetxera bidali bertatik aplikatiboan sartzeko.

 Kasu horretan egin den eskariaren justifikantea jasoko duzue.

 BEKA ESKATZAILE BERRIAK:

  Online egin ezik eta tramiteak ikastetxetik egiteko asmoa baduzue, telefonoz zita eskatu eta adostu den egun eta orduan ikastetxetik pasatu.

 Informazio guztia urriaren 8tik aurrera aurkituko duzue euskadi.eus/hezkuntza webgunean, “Ikasleak eta familiak/Unibertsitatez kanpoko ikasleak/Bekak eta laguntzak” atalean.

https://www.euskadi.eus/unibertsitatez-kanpoko-ikasleak-eskolatzeko-ikasketa-beka-eta-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/

     GARRANTZITSUA: IKASTETXETIK PASATU AURRETIK EZINBESTEKOA DA ZITA ESKATZEA.

 Ikastetxeko telefonoa: 94 4287969


Abadiñoko Institutua


Trañaetxoste Kalea, 10
48220 - ABADIÑO
Telefonoa: 944 287 969

015071aa@hezkuntza.net
© 2014. Abadiño BHI. LEGAL OHARRA