Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO

Albiste osoa



20/07/2020. Denontzat

2020-2021 IKASTURTEA

Kurtso hasierari buruzko informazioa.


Mezu honen bitartez kurtso berriari hasiera emateko informazioa helarazten dizuegu.

-          2020-2021 ikasturte osoan zehar ordutegi trinkoa izango dugu :

1.zikloa: 08:30 – 14:30

2.zikloa: 08:15 – 14:20

-          Ikasturteko egutegia mezu honi erantsita duzue eta web orrialdean  argitaratuta ere bai.

-          Aurkezpena irailaren 7an izango da.

-          Beharbada familia batzuk jantokian eman zenuten izena ordutegi trinkoa egongo zela jakin gabe. Beraz, aldatu nahi baduzue, hau da, jantokiko zerbitzua ez baduzue erabili behar ,mesedez deitu ikastetxera gaurtik ostiralera (8:30-14:00 ordutegian) eta aldaketa egingo dugu. Gauden egoeran, irailera arte ezin dizuegu esan zein izango den jantoki eta garraioaren ordutegia eta erabilera.

-          Irailaren lehenengo astean informazio zehatzagoa emango dizuegu: aurkezpen orduak irailaren 7rako, jantokia, garraioa…Beraz, web orrialdeari eta mezuei arreta jartzea eskatzen dizuegu.

Opor onak izan eta laster arte

Zuzendaritza taldea


Dokumentuak:


Abadiñoko Institutua


Trañaetxoste Kalea, 10
48220 - ABADIÑO
Telefonoa: 944 287 969

015071aa@hezkuntza.net
© 2014. Abadiño BHI. LEGAL OHARRA