Hemen zaude: Abadiñoko Institutua / Ekintza osagarriak
EUSKERA     CASTELLANO

Ekintza osagarriak


Ikastetxeko irteerak eten egiten dira pandemia egoeraren ondorioz.


Jarduera osagarriak

Mintegietatik proposatutako irteera eta saio bereziak dira. Kurtsoan zehar eta dagozkion momentuan mintegietatik proposatu eta antolatzen dira (antzerkiak, bisita gidatuak, erakusketak,.....).
Ebaluaziorako baliagarriak dira, eta edozein klase ordu bezala derrigorrez parte hartu beharrekoak.


Eskolaz kanpoko ekintzak

Ekintza hauek ikasleen arteko harremanak hobetzea eta indartzea dute helburu; era berean, ez-ohikoak diren ekintzak egitea eta bultzatzea da irteera hauen asmoa. Guraso elkarteko diru laguntza jasotzen dute eta egiten direnean ordaindu beharrekoak dira: Eski irteera, Ikas bidaia, etab.

OHARRA: Irteeretan, AG21eko ekintzetan,... argazkiak ateratzen ditugu eta ondoren Institutuko web orrialdean, aukeratutako batzuk argitaratzen dira. Ekintza honetan, familiaren batek eragozpenak ikusten baditu, Zuzendaritzan adierazi.



Abadiñoko Institutua


Trañaetxoste Kalea, 10
48220 - ABADIÑO
Telefonoa: 944 287 969

015071aa@hezkuntza.net
© 2014. Abadiño BHI. LEGAL OHARRA