Hemen zaude: Abadiñoko Institutua / Ikastetxeko proiektuak
EUSKERA     CASTELLANO

Proiektuak

Zentroaren proiektuak

Normalkuntza proiektua

Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daudenez, normalkuntza proiektuaren bidez, ikasleak elebidun oso bihurtzea dugu helburu. Haien komunikazio gaitasuna osotasunez garatu nahi dugu, bai ahoz zein idatziz, “belarri prest” izatetik, “aho bizi” izatera pasatuz. Azken finean, ikastetxean euskararen normalizazioa lortzea da xedea.

Lan honetan gizarte osoaren eskuartzea behar da. Gure eremura ekarrita, hezkuntza komunitatearen, hots, ikasleen, irakasleen, gurasoen eta bestelako langileen elkarlana premiazkoa dugu, bakoitzak bere esku dagoena eginez.



ARDURADUNAK:
Inma Unzueta , Gotxone Tutor, Ibon Arriola.

Hezkidetza

Zer da hezkidetza?

 

Hezkidetza generotik kanpo egiten den hezkuntza da, hau da, rolak eta estereotipoak alde batera utzita heztea da. Eskolak berdintasunean oinarritutako sozializazioa bermatu behar du eta pertsonen garapen integrala ahalbidetu, identitate guztiak errespetatuz.

Tutoretza saioetan, hainbat ikasgaien programazioetan eta egunerokoan saiatzen gara hezkidetzan oinarritutako ekintzak garatzen. Honetaz aparte, bai Mankomunitatetik baita Lahia Nahia elkartetik ere eskeintzen dizkiguten taillerrek hezkidetzan sakontzen dute.

Urtero, aldarrikapen egun bereziak gogoratzen ditugu: azaroaren 25a (indarkeria sexistaren kontrako eguna), martxoaren 8a (emakumearen nazioarteko eguna) eta maiatzaren 17a (LGTB+ fobiaren kontrako eguna).



ARDURADUNA:
Miren Juez

ASTEAM proiektua

Zer da STEAM proiektua: ortua?

 

Berebizikoa da elikadura, burujabetza eta kontsumo arduratsua txikitatik lantzea, batez ere gazteen artean ingurumenarekiko errespetua eta jarrera ekintzaileak bultzatu nahi baditugu. Hori dela eta, aurten 2020-2021 ikasturteari begira ortua proiektua aurrera eramaten jarraituko dugu.



ARDURADUNA:
Marta López de Mendoza

Bizikasi Ekimena

Bizikasi proiektua bizikidetza positiboan oinarritzen den heinean, eskola-bizitza egituratzeko ardatza da. Bizikidetza positibotzat hartzen ditugu errespetuan, hezkuntzan, lankidetzan, integrazioan, parte-hartzean eta erantzukizunean oinarritutako harreman osasungarriak. Horrela, eskola-bizitzak zentzu akademiko hutsetik haragoko zentzua hartzen du, eta, ondorioz, ikastetxea hezkuntza-komunitatearen bizitzako beste eremu batzuekin konektatzen da, hala nola sozialarekin, herritarrarekin, pertsonalarekin eta abarrekin. Proiektuaren helburuetako bat eskola-jazarpena probenitzea da, eskola-jazarpena bizikidetza positiboarekin zerikusirik ez duten botere-harreman desorekatu eta kaltegarrietan oinarritzen baita.


Proiektuaren beste helburu batzuk honako hauek dira:

  • Ikasleei heldutasunerako prozesuan laguntzea.
  • Gatazkak gizalegez eta modu baketsuan kudeatzea.
  • Berdinen arteko tutoretzak sustatzea eta sistematizatzea.
  • Ikasleek eskola-bizitzan parte har dezaten sustatzea.
  • Ikasleen autonomia sustatzea, beren adinarekin bat datozen erantzukizunak beren gain hartzeko.


Azken batean, Bizikasi proiektuak ikastetxea bizikidetza positiborako gune bihurtzen du, hau da, ikasleak bere erantzukizun sozial eta giza legezkoaz jabetzen hasteko erreferentzia-lekua da ikastetxea.


ARDURADUNA:
Laura Alvarez

 

 



Abadiñoko Institutua


Trañaetxoste Kalea, 10
48220 - ABADIÑO
Telefonoa: 944 287 969

015071aa@hezkuntza.net
© 2014. Abadiño BHI. LEGAL OHARRA